turri gisa Eguzkiaren energia erabiliz.
FOTOSINTESI-PROZESUKO ALDIAK
Fotosintesia landare-zelulek soil-soilik duten organulu batean egiten da:kloroplastoan
Fotosintesia gertatzeko, ezinbestekoa da Eguzkiaren argia. Energia hori kloroplastoetan dagoen substantzia berde batek
hartzen du: klorofilak
Fotosintesian gertatzen den erreakzio osoa honako hau da:
CO2 + H2 O + gatz mineralak + argi-energia -------------> glukosa + O2
Fotosintesian bi aldi bereizten dira: argitako aldia eta ilunpeko aldia.
• Argitako aldia. Aldi horretan erreakzio kimikoak gertatzen dira Eguzkiaren argiaren eta klorofilaren bitartez.
• Ilunpeko aldia. Aldi horretan materia ez-organikoa materia organiko bilakatzen da Eguzkiaren argirik gabe.
FOTOSINTESIAREN GARRANTZIA
Fotosintesia oso garrantzitsua da, arrazoi hauengatik:
• Oxigenoa askatzen da. Oxigenoa oso garrantzitsua da, gure planetan biziak iraun dezan; izan ere,
ia izaki bizidun guztiek behar-beharrezkoa dute arnasketa zelularra egiteko.
• Atmosferan den oxigeno kantitatea fotosintesiari esker da konstantea.
• Lurrean bizia izatea fotosintesiaren baitan dago. Gure planetako izaki bizidunek landareek sortzen dituzten
substantzia organikoak baliatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario