2012-06-26

IRITSI DIRA UDAKO OPORRAK


Dagoeneko oporretan zaudete gehienok! Bi hilabete ditugu aurretik baina ezin izango gara elkarren berri jakin gabe egon! Bloga udan ere zuen esku dagoela gogorarazten dizuegu! Zuen oporraldien berri  izatea gustatuko litzaiguke, nora Joan zareten oporretan, irteera dibertigarriren bat egin duzuen, argazki politen bat bidali nahi baduzue … Badakizue dbhsarean@gmail.com helbidera bidali eta zuzenean Blogera igoko dugu! Besterik gabe eskolatik opor zoriontsuak opa dizkizuegu! 


2012-06-05

EROGLIFIKOAK


Aspaldi ez nizuela EROGLIFIKO bat jartzen! Ea hurrengo hau azkar asmatzen duzuen! Zein da Afrikako herriaren izena?


Hona hemen beste bat.


Eta beste hau?

                                                   ZER PUSKATU DU?





GIF animatuak sortzen

DBH 3koak Gimp programa ezagutzen ibili gara ebaluaketa honetan zehar, hainbat ariketa egin ostean, Gif irudi animatuak eraikitzeari ekin diogu! Eta irudimena abian jarri ostean Gif oso onak sortu dituzte!!! Hona hemen horietako batzuk! Oraindik badira beste batzuk eraikitze prozesuan murgilduta beraz, bukatzean eskegiko ditut!! Iritziak nahi ditugu!!