2011-12-29

BELENA - LAGUN EZKUTUA- OLENTZEROA

Ziur nago argazkiak noiz igoko zain egon zaretela! Hemen dituzue abenduaren 22-an klaseko azkeneko egunean Gabonen inguruan egindako festaren argazkiak! Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuten argazkien kalitatea dela eta. Olentzerori argazki makina berria eskatu nion baina ez dit ekarri beraz datorren urterarte itxaron beharko dugu!;)

Urteari amaiera eman genion gure eskolan ere, Belen eder bat egin ziguten DBH2-koek, Olentzeroa gelarik gela abestu ziguten DBH4-koek eta goinontzekoek lagun ezkutua eta merendola erraldoiak prestatu zituzten! Eta azkenik denok batera Olentzeroa erre genuen eta ausart batzuk olentzero errearen gainean salto ere egin zuten!! hona hemen guzti hau frogatzen duten argazkiak:



pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer">

2011-12-14

GABON ZORIONTSUAK, FELIZ NAVIDAD, MERRY CHRISTMAS!

Gaur klaseak Gabonetako apaingarriekin primeran atondu dituzue! Eta Bloga? Horra hor gure bloga Gabonetan ere!! Gustuko izatea espero dut!! Eta bide batez gabon ZORIONTSUAK igarotzea opa dizuegu!

DBH1: ARKATZAK


Zer esan nahi dute arkatzetan ageri diren letra eta zenbaki horiek?

DBH1: Eskuaira eta kartaboia

Hona hemen paraleloak eta elkarzutak (perpendikularrak) eskuaira eta kartaboiarekin behar bezala nola egiten diren adierazten duen argazki bat!
 


2011-12-02

DBH 2: ETXE BATEN ZIRKUITU ELEKTRIKOA ERAIKITZEN


Hemen dituzue zuen proiektuen argazkiak!! Azkenean etxe ederrak atera zaizkigu! Arkitektu, ingeniari, argiketari (electricista), diseinatzaile eta dekoratzaile paregabeak eginak zaudete! ZORIONAK zuei ere!!

DBH 1 : ARRAPALA SISTEMA-KANIKODROMOA


Hona hemen lehen mailakoen teknologia proiektuak.20, 15, 12, 10 eta 8 segunduko kanikodromoak lortu dituzue! Baina onena erakutsi duzuen irudimena, originaltasuna eta sormena izan da! Zoriontzeko modukoak dira beraz ZORIONAK egin duzuen lanagatik!