2014-10-30
Klorofilaren ateratzea laborategian
Aste honetan klorofila pigmentua erauzi dugu. Oso emaitza onak lortu genituen.Laster igoko ditugu argazki guztiak,adi egon!!!!
2014-10-23
Sardinen disekzioa laborategian.
Asteartean sardinak ikertu genituen eta bai kanpoko zein barruko atalak ikusteko aukera izan genuen. Bisturiak,pintzak,artaziak ......eta sardinak irekita!!!!Batzuk nazka pixka bat pasatu arren , oso ondo atera zitzaigun klasea eta asko disfrutatu genuen. Hemendik aurrera animalia eta landare erreinuko banako gehiago ikertzen jarraituko dugu.
2014-10-14
2014-10-09
DANIARRAK GURE ARTEAN!!!
Irailaren 29an heldu zitzaizkigun ikasle daniarrak. Esbjerg
izeneko herri txiki bateko eskolan ikasten duten ikasleak dira. Egia esan, oso
denbora gutxi izan ditugu gure artean astelehenean gauez iritsi eta ostiral
eguerdian joan zirelako. Hainbat ekintza berezi izan ditugu astean zehar elkar
ezagutu eta ingelesa hitz egiteko.: Donostiako Zientzia Museora bisita,
Sopuerta Abentura eta barbakoa , Bilbo eta Guggenheim museoa eta Bizkaia zubia
besteak beste. Oso ondo pasatu dugu elkarrekin eta irrikitan gaude martxoan
Dinamarkara joateko!!!!!
2014-10-08
Gure lehenengo praktika laborategian!!!!ADNaren erauzketa.
Asteartean lehenengoz izan ginen DBH2. mailakoak laborategian praktika bat egiten. Bakoitzak bere ahoko zelulen ADNaren erauzketa egin zuen produktu oso sinpleak erabiliz: gatza,detergentea eta alkohola. Nahiz eta denon laginetan ikusi ez, gutxi batzuek oso emaitza onak lortu zenituzten!Oso ondo!
2014-10-07
Fotosintesia
turri gisa Eguzkiaren energia erabiliz.
FOTOSINTESI-PROZESUKO ALDIAK
Fotosintesia landare-zelulek soil-soilik duten organulu batean egiten da:kloroplastoan
Fotosintesia gertatzeko, ezinbestekoa da Eguzkiaren argia. Energia hori kloroplastoetan dagoen substantzia berde batek
hartzen du: klorofilak
Fotosintesian gertatzen den erreakzio osoa honako hau da:
CO2 + H2 O + gatz mineralak + argi-energia -------------> glukosa + O2
Fotosintesian bi aldi bereizten dira: argitako aldia eta ilunpeko aldia.
• Argitako aldia. Aldi horretan erreakzio kimikoak gertatzen dira Eguzkiaren argiaren eta klorofilaren bitartez.
• Ilunpeko aldia. Aldi horretan materia ez-organikoa materia organiko bilakatzen da Eguzkiaren argirik gabe.
FOTOSINTESIAREN GARRANTZIA
Fotosintesia oso garrantzitsua da, arrazoi hauengatik:
• Oxigenoa askatzen da. Oxigenoa oso garrantzitsua da, gure planetan biziak iraun dezan; izan ere,
ia izaki bizidun guztiek behar-beharrezkoa dute arnasketa zelularra egiteko.
• Atmosferan den oxigeno kantitatea fotosintesiari esker da konstantea.
• Lurrean bizia izatea fotosintesiaren baitan dago. Gure planetako izaki bizidunek landareek sortzen dituzten
substantzia organikoak baliatzen dituzte.
ARNASKETA ZELULARRA
Arnasketa zelularra zenbait substantzia organiko
erabat degradatzea (oxidazio bidez) da, materia ez-organiko bihurtuz
energia aska dadin.
Zelulek, bai autotrofoek bai heterotrofoek, substantzia organikoak degradatzeko erabiltzen dute arnasketa zelularra.
Substantzia
organikoak energia ugarikoak dira (glukosa,adibidez), eta prozesu
horren bidez, konposatu ez-organiko bakunagoak lortzen dituzte, energia
urrikoak: karbono dioxidoa eta ura.
Degradazio hori egiteko, zelula gehienek oxigenoa behar dute.
Arnasketaren ekuazio osoa, honako hau da:
Glukosa + O2 -------------> H2O + CO2 + energia kimikoa
Prozesu horretan askatzen den energia ATP
izeneko molekulan gordetzen da. Molekula horrek, gero, energia
garraiatzen du, beharrezkoa den edozein zelula zatitara, eta zenbait
funtzio egiteko erabiliko da han: substantzia klonpexuagoak
sintetizatzeko, mugitzeko...
Arnasketa zelularra mitokondrioetan gertatzen da, eta jakina denez, zelula eukarioto guztiek dituzte direlako organulu horiek.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)