2014-12-18

BADAUZKAGU LEHENENGO PUNTUAK BANATUTA!!!Nor izango da erruduna??

Lehenengo ikerketak egin eta gero, horrela dauzkagu taldeen puntuazioak:





TALDEA
DATA
PUNTUAK
FRINGE
ABENDUAK 16
0,5
MONK
ABENDUAK 16
0,5
GADGET
ABENDUAK 16
0,5
NUMBERS
ABENDUAK 16
0,5
ELEMENTARY
ABENDUAK 16
0,5
BONES
ABENDUAK 16
1
CSI
ABENDUAK 16
1
TRUE DETECTIVE
ABENDUAK 16
1

2014-12-15

Nork erahil ote du Julius irakaslea?

Heriotza bat gertatu da eta gu gara erruduna aurkitzeko aproposenak. Gure laborategian aztertuko ditugu hilketaren tokian aurkitutako aztarnak eta ez gara geldituko erruduna aurkitu arte!!!!Bihar talde berriak sortuko ditugu: Bones, CSI,Numbers....Zein izango da lehena erruduna nor den ziurtatzen?Proiektu polita daukagu esku artean, aprobetxatu!!

Gure Idazlearen beste lan paregabe bat


Ikaragarria da idazteko duen erraztasuna irakurtzera gonbidatzen dizuet pena merezi du.

Asko gustatu zait honako hau ere, astero bat idatziko zeniguke? Edo hobe inspirazioa datorkizunean behartuta ez dira hitzak ateratzen. Azken honi izenburua  bat jarri diot, aproposa iruditu zait, barkatu atrebentzia.


2014-12-06

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3a Euskararen eguna denez, Oier Onandia futbolariaren hitzaldia izan genuen DBH-ko ikasleek. Ordu eta erdi egon ginen berarekin eta galdera asko egiteko aukera izan genuen. Amaieran, poster eta kamiseta baten zozketan parte hartu genuen. 1B-ko Iraitzek posterra lortu zuen eta klase bereko Naroak aldiz,kamiseta.Zorionak!!

2014-11-24

Bihar iragarkiak aztertuko ditugu gure ZENTZUMENAK erabiliz!!!!!!

Laborategia atontzen duten bitartean gelan egingo ditugu hainbat pratika. Bihar telebistan agertzen diren hainbat iragarki ikusi eta aztertuko ditugu eta zuek ekarritako aldizkari eta egunkarietan agertzen diren irudiak izango ditugu aztergai. Gogoratu materiala ekartzeaz!!!!!


2014-11-21

Intsektuen sailkapena

Aste honetako praktika gelan egin dugu eta hainbat intsekturen morfologia eta izenak ikasi ditugu. Hemen dauzkazue emaitzak eta pasabidean ere ikusi ditzakezue.





DBH 3.mailakoak Zientzia astean!!!

Azaroaren bigarren asteburuan DBH3ko ikasle batzuk Alhondigara joan ginen Zientziari buruzko hainbat gauza ikasteko. Sumendiak, begia ,irudien ¨"tranpak".....oso ondo pasatu genuen!!!

2014-11-17

2014-11-03

Espermatofitoen sexu bidezko ugalketa

https://www.youtube.com/watch?v=7TokuZamtRc

Biharko praktikako protagonista izango naiz...


Biharko praktika gelan egingo dugu eta luze hitz egingo dugu animalia honi buruz, ezagutzen duzue???

2014-10-30

Klorofilaren ateratzea laborategian

Aste honetan klorofila pigmentua erauzi dugu. Oso emaitza onak lortu genituen.Laster igoko ditugu argazki guztiak,adi egon!!!!



2014-10-23

Sardinen disekzioa laborategian.

Asteartean sardinak ikertu genituen eta bai kanpoko zein barruko atalak ikusteko aukera izan genuen. Bisturiak,pintzak,artaziak ......eta sardinak irekita!!!!Batzuk nazka pixka bat pasatu arren , oso ondo atera zitzaigun klasea eta asko disfrutatu genuen. Hemendik aurrera animalia eta landare erreinuko banako gehiago ikertzen jarraituko dugu.




2014-10-09

DANIARRAK GURE ARTEAN!!!



Irailaren 29an heldu zitzaizkigun ikasle daniarrak. Esbjerg izeneko herri txiki bateko eskolan ikasten duten ikasleak dira. Egia esan, oso denbora gutxi izan ditugu gure artean astelehenean gauez iritsi eta ostiral eguerdian joan zirelako. Hainbat ekintza berezi izan ditugu astean zehar elkar ezagutu eta ingelesa hitz egiteko.: Donostiako Zientzia Museora bisita, Sopuerta Abentura eta barbakoa , Bilbo eta Guggenheim museoa eta Bizkaia zubia besteak beste. Oso ondo pasatu dugu elkarrekin eta irrikitan gaude martxoan Dinamarkara joateko!!!!!


2014-10-08

Gure lehenengo praktika laborategian!!!!ADNaren erauzketa.





Asteartean lehenengoz izan ginen DBH2. mailakoak laborategian praktika bat egiten. Bakoitzak bere ahoko zelulen ADNaren erauzketa egin zuen produktu oso sinpleak erabiliz: gatza,detergentea eta alkohola. Nahiz eta denon laginetan ikusi ez, gutxi batzuek oso emaitza onak lortu zenituzten!Oso ondo!

2014-10-07

Fotosintesia


turri gisa Eguzkiaren energia erabiliz.


FOTOSINTESI-PROZESUKO ALDIAK
Fotosintesia landare-zelulek soil-soilik duten organulu batean egiten da:kloroplastoan
Fotosintesia gertatzeko, ezinbestekoa da Eguzkiaren argia. Energia hori kloroplastoetan dagoen substantzia berde batek
hartzen du: klorofilak
Fotosintesian gertatzen den erreakzio osoa honako hau da:
  CO2  +   H2 O   +   gatz  mineralak   +    argi-energia    ------------->   glukosa    +    O2
Fotosintesian bi aldi bereizten dira: argitako aldia eta ilunpeko aldia.
Argitako aldia. Aldi horretan erreakzio kimikoak gertatzen dira Eguzkiaren argiaren eta klorofilaren bitartez.
Ilunpeko aldia. Aldi horretan materia ez-organikoa materia organiko bilakatzen da Eguzkiaren argirik gabe.

FOTOSINTESIAREN GARRANTZIA
Fotosintesia oso garrantzitsua da, arrazoi hauengatik:
Oxigenoa askatzen da. Oxigenoa oso garrantzitsua da, gure planetan  biziak iraun dezan; izan ere,
ia izaki bizidun guztiek behar-beharrezkoa dute arnasketa zelularra egiteko.
• Atmosferan den oxigeno kantitatea fotosintesiari esker da konstantea.
• Lurrean bizia izatea fotosintesiaren baitan dago. Gure planetako izaki bizidunek landareek sortzen dituzten
substantzia organikoak baliatzen dituzte.



ARNASKETA ZELULARRA

Arnasketa zelularra zenbait substantzia organiko erabat degradatzea (oxidazio bidez) da, materia ez-organiko bihurtuz energia aska dadin.
 
Zelulek, bai autotrofoek bai heterotrofoek, substantzia organikoak degradatzeko erabiltzen dute arnasketa zelularra.
 
Substantzia organikoak energia ugarikoak dira (glukosa,adibidez), eta prozesu horren bidez, konposatu ez-organiko bakunagoak lortzen dituzte, energia urrikoak: karbono dioxidoa eta ura.
 
Degradazio hori egiteko, zelula gehienek oxigenoa behar dute.
 
Arnasketaren ekuazio osoa, honako hau da:
 
 Glukosa +  O2   ------------->   H2O  +   CO2   + energia kimikoa
 
Prozesu horretan askatzen den energia ATP izeneko molekulan gordetzen da. Molekula horrek, gero, energia garraiatzen du, beharrezkoa den edozein zelula zatitara, eta zenbait funtzio egiteko erabiliko da han: substantzia klonpexuagoak sintetizatzeko, mugitzeko...
 
Arnasketa zelularra mitokondrioetan gertatzen da, eta jakina denez, zelula eukarioto guztiek dituzte direlako organulu horiek.
 
 
 

2014-09-16

Prozesu teknologikoa


Gaur prozesu teknologikoa zer den ikusi dugu. Ezinbesteko pausu batzuk edozein problema teknologiko ebazteko. Baliteke bideo honekin hobeto ulertzea. Ikustea gomendatzen dizuet.