Askotan esaten dizuet burua erabili egin behar dela!Eta burua dela gure gorputzaren atalik baliotsuena! Zuetariko askok kirola egiten duzue gogoko duzuelako eta sasoi onean (forma onean)egoteko. Modu horretan gorputzeko muskuluak edo giharrak entrenatzen dituzue. Eta burua? Nola entrenatzen duzue burua? Zuen adina nuenean irakasle batek gauza bera esaten zigun beti eta noizbehinka asmakizun batzuk bidaltzen zizkigun, burua sasoi onean mantentzeko! Eta gauza bera egitea pentsatu dut! Ze iruditzen? Animatzen zarete? Noizbehinka asmakizun batzuk edo logikako joko batzuk jarriko dizkizuet Blogean eta erantzunak dbhsarean@gmail.com helbidera bidali ahal dituzue!! ANIMATU ZAITEZTE!
No hay comentarios:
Publicar un comentario