2011-12-29

BELENA - LAGUN EZKUTUA- OLENTZEROA

Ziur nago argazkiak noiz igoko zain egon zaretela! Hemen dituzue abenduaren 22-an klaseko azkeneko egunean Gabonen inguruan egindako festaren argazkiak! Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuten argazkien kalitatea dela eta. Olentzerori argazki makina berria eskatu nion baina ez dit ekarri beraz datorren urterarte itxaron beharko dugu!;)

Urteari amaiera eman genion gure eskolan ere, Belen eder bat egin ziguten DBH2-koek, Olentzeroa gelarik gela abestu ziguten DBH4-koek eta goinontzekoek lagun ezkutua eta merendola erraldoiak prestatu zituzten! Eta azkenik denok batera Olentzeroa erre genuen eta ausart batzuk olentzero errearen gainean salto ere egin zuten!! hona hemen guzti hau frogatzen duten argazkiak:



pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer">

2011-12-14

GABON ZORIONTSUAK, FELIZ NAVIDAD, MERRY CHRISTMAS!

Gaur klaseak Gabonetako apaingarriekin primeran atondu dituzue! Eta Bloga? Horra hor gure bloga Gabonetan ere!! Gustuko izatea espero dut!! Eta bide batez gabon ZORIONTSUAK igarotzea opa dizuegu!

DBH1: ARKATZAK


Zer esan nahi dute arkatzetan ageri diren letra eta zenbaki horiek?

DBH1: Eskuaira eta kartaboia

Hona hemen paraleloak eta elkarzutak (perpendikularrak) eskuaira eta kartaboiarekin behar bezala nola egiten diren adierazten duen argazki bat!
 


2011-12-02

DBH 2: ETXE BATEN ZIRKUITU ELEKTRIKOA ERAIKITZEN


Hemen dituzue zuen proiektuen argazkiak!! Azkenean etxe ederrak atera zaizkigu! Arkitektu, ingeniari, argiketari (electricista), diseinatzaile eta dekoratzaile paregabeak eginak zaudete! ZORIONAK zuei ere!!

DBH 1 : ARRAPALA SISTEMA-KANIKODROMOA


Hona hemen lehen mailakoen teknologia proiektuak.20, 15, 12, 10 eta 8 segunduko kanikodromoak lortu dituzue! Baina onena erakutsi duzuen irudimena, originaltasuna eta sormena izan da! Zoriontzeko modukoak dira beraz ZORIONAK egin duzuen lanagatik! 

2011-11-20

EUSKALBAR

Zer da EUSLALBAR? ez ez da euskaldunen taberna bat ez! Euskalbar erreminta barra bat da zeinek aukera ematen digun euskaraz dagoen hitz bat erdarara, ingelerara, frantsesera, japoniarrera itzultzen eta baita alderantziz ere. Erreminta barra hau gure nabigatzailearen goiko partean instalatzen da eta hitz bat hiztegi desberdinetan aldi berean itzultzeko aukera ere ematen digu.
 
Euskalbar hitzean klik egin eta bertan Gehitu firebox(e)ri sakatu eta listo!



OPPEN OFFICE


Lortu ez duzuenok saiatu link honetan
http://es.openoffice.org/

2011-11-16

OPPEN OFFICE

Orain gutxi arte Microsoft Office-ko ofimatikako paketea (word, Excel, Power point, Publisher, etab) erabili izan dugu guztiok. Gaur egun ordea OPPEN OFFICE ere badugu! Zein da bien arteko desberdintasunik garrantzitsuena, azken hau software libre bat dela. Eta zer esan nahi dut Software librea izatea? Ez dugula instalatzeko edo deskargatzeko inolako lizentziarekin behar eta arazo barik deskargatu dezakegula. Erabilera aldetik oso antzekoak dira, piskat praktikatzearekin nahikoa izango da.


WWW.euskara.euskadi.net web gunean sartzen bazarete eta “Euskarazko softwarea deskargatzea” atalean sartzen bazarete euskaraz hainbat programa eta aplikazio deskargatzeko aukera duzue.


Oppen office etxean zuzenean deskargatzeko sartu hitza sakatu eta bertan zaudetenean OpenOffice.org 2.2.1. Windows sakatu eta listo! Arazoren bat baduzue badakizue non nagoen.

2011-11-13

BURMUINA ENTRENATZEN III

EROGLIFIKOAK I

Badirudi letrekin ez dudala zuen arreta neureganatzen, baina oso burugogorra naizenez argazkiekin saiatuko naiz oraingoan!!Ea honako hau gustoko duzuen eta buruari eragiten diozuen!! Hau bai ezta? ea nortzuk asmatzen duzuen!ANIMO!

Ez dut batere gustoko.............



2011-11-08

GOBELAKO POLIKIROLDEGIRA IRTEERA

Gogoratzen zarete zeinen ondo pasa zenuten Gobelako polikiroldegian kurtso hasierako irteeran? Hona hemen egun horretan ateratako argazkiak. Berandu baina seguru! OSO POLITAK dira!!

2011-11-03

BURMUINA ENTRENATZEN II


EL GUARDARROPAS

Badirudi zail zamarra egin zaizuela lehen asmakizuna, beraz gaurkoan errazago bat proposatzen dizuet! Ea honako hau denok asmatzen duzuen!! SEGURU BAIETZ!!! Zuen erantzunen zain geratzen naiz!

" Todas las camisas son blancas, menos dos; todas son azules, menos dos; todas son rosadas, menos dos.
¿cuantas camisas hay de cada color? "




2011-10-26

BURMUINA ENTRENATZEN I

FAMILIA NUMEROSA

Tengo tantas hermanas como hermanos, pero mis hermanas tienen el doble de hermanos que de hermanas. ¿Cuantos somos?




BURMUINA ENTRENATZEN


Askotan esaten dizuet burua erabili egin behar dela!Eta burua dela gure gorputzaren atalik baliotsuena! Zuetariko askok kirola egiten duzue gogoko duzuelako eta sasoi onean (forma onean)egoteko. Modu horretan gorputzeko muskuluak edo giharrak entrenatzen dituzue. Eta burua? Nola entrenatzen duzue burua? Zuen adina nuenean irakasle batek gauza bera esaten zigun beti eta noizbehinka asmakizun batzuk bidaltzen zizkigun, burua sasoi onean mantentzeko! Eta gauza bera egitea pentsatu dut! Ze iruditzen? Animatzen zarete? Noizbehinka asmakizun batzuk edo logikako joko batzuk jarriko dizkizuet Blogean eta erantzunak dbhsarean@gmail.com helbidera bidali ahal dituzue!! ANIMATU ZAITEZTE!


2011-10-23

CROCODILE CLIPS

Crododile clips elektrizitate eta elektronika simuladore bat da. Zer esan nahi du horrek? Edozein zirkuitu tailerrean eraiki aurretik ordenagailu bidez frogatu dezakegula bere funtzionamendua. Klasean DBH3-koekin elektrizitatea piskat landu ostean erabiliko dugu, eta DBH2-koek denboraren arabera. Dena den interesatuak zaudeten guztiontzat link bat usten dizuet deskargatu dezazuen. Eta edozein galdera izan ezkero ez izan zalantzarik eta galdetu, badakizue non nagoen.


Crocodile Clip deskargatzeko



2011-10-17

ESKALAK: ARIKETAK

klasean ez dugu aukerarik izan eskalei buruzko pare bat ariketa egiteko eta badakizue zergatik, uste dut ez dagoela esan beharrik. Dena den prestatuta nituenez blogean igotzen ditut interesa duten horiek aukera izan dezaten. Erderara itzuli ditut ere. Galderak badituzue badakizue non nagoen.
View more documents from dbhsarean

2011-10-14

IT TXARTELAK : WORD (ZORIONAK)

Zorionak!!!! Izugarri poztu naiz gaur lehen orduan zuetariko batzuk gainditu duzuela esan didazuenean!!Gainditu baduzue merezi duzuelako izan da!! Hemendik gutxira beste IT txartel bat lortu behar dugu!!! Animo eta Zorionak berriz ere!!

Gainditu ez duzuenok EZ ETZI!!! Berriz saiatu eta listo!




2011-10-11

IT TXARTELAK: WORD


ZORTE ON!! Aste honetan zuetariko batzuk It txartelen lehen azterketa egingo duzue! Animo guztioi eta ez ahaztu It txartelak ateratzeko sekretu bakarra: praktikatzea, praktikatzea eta praktikatzea da. Espero dut hurrengo sarrera batean ZORIONAK eman ahal izatea! 


2011-10-10

NOLA ERABILI KALIBREA

Hurrengo egunean gaia bukatzeko falta zaizkigun pare bat gauza ikusiko ditugu. Horietako bat kalibrea edo Pie de rey deituriko tresna nola erabili ikusiko dugu. Ez dauka inongo misteriorik baina bideo batek beti lagunduko digu hobeto ulertzen.

OBJEKTU BATEN BISTAK AURKEZPENA


Zuetariko batzuk klasean ikusitako beste aurkezpen hau igotzeko eskatu zenidaten. Esan eta egin! lagungarria izatea espero dut benetan!
Objetu baten bistak aurkezpena
View more presentations from dbhsarean