2014-01-30

Mate PREE: ejercicios interactivos monomios


Aquí tenéis un enlace para practicar:

Monomios 

2014-01-10

Antzerki hizkuntza

Barakaldoko Udalak antolatutako Antzerkhizkuntza proiektuan parte hartzen dugu. Hiruhilabetean zehar antzerki teknika batzuk ikasi ditugu eta antzezlan bat prestatu dugu.

Gaur egun berezia izan da, beste ikastetxekoekin publikoaren aurrean antzeztu dugu gure lana.

Oso ondo pasatu dugu euskara lantzen beste era batera.


2014-01-09

KONPASA: Zuzenki baten ERDIBITZAILEA eta angelu baten ERDIKARIA kalkulatzen

Hona hemen zuzenki baten ERDIBITZAILEA konpasa erabilita nola lortu daitekeen erakusten digun argazkia. KLIKATU irudiaren gainean.



Hona hemen angelu baten ERDIKARIA konpasa erabilita nola lortu daitekeen erakusten digun argazkia.KLIKATU irudiaren gainean.

Eskuaira eta kartaboia

Hona hemen paraleloak eta elkarzutak (perpendikularrak) eskuaira eta kartaboiarekin behar bezala nola egiten diren adierazten duen argazki bat!


PAPER FORMATUAK

Milaka gauza ikasteko ditugu oraindik beraz espero dut indar berrituta etorri izana! ;)

Argazki honetan liburuan agertzen den argazkian baino hobeto ikusten da paper formatuetaz ikasitako:


2014-01-07

MARTSUPIALAK: Kanguroa eta koala

Pare bat bideo aurkitu ditut kanguruak martsupialak direla ondo baino hobeto frogatzen dutenak! Badakigu zergatik diren MARTSUPIALAK ezta? Ikusiko duzue zeinen ondo ikusten den bideo honetan. Ingelesez dago baina lasai primeran ulertzen da ikusi beharrekoa!! Gustuko izatea espero dut! Klasean ikusiko dugu baita.



Eta Koalak martsupialak al dira? Bideo honi esker  koalei buruzko informazio gehiago lortuko dugu!

UGAZTUN MOTAK

HEGAZTIAK: Jakinmina asetzeko, bitxikeriak

Hemen dituzue hegaztiei buruzko beste bideo interesgarri batzuk:



HEGAZTIAK: Zeren araberakoa da hegaztien mokoen itxura?

Galdera honi erantzuteko hondoko bideoa dugu. Ziur nago ikusi gabe ere kapazak zaretela galdera behar bezala  entzuteko dena den, bideoaren laguntzaz egiaztatuko dugu aldez aurretik bagenekiena. Gogoko izatea espero dut! 

Klikatu irudian bideoa ikusi ahal izateko
 

NARRASTIAK

Hona hemen narrasti batzuen argazkiak:

NATURAREN POETAK: Biologoak

Nortzuei esker dakizkigu hainbeste gauza animaliei buruz? Biologoei esker bai horixe! Beraiek dira natura gehien ezagutzen duten zientzialariak, naturaren poetak alegia! Bideo honetan anfibioak eta narrastiak aztertzeaz arduratzen den Biologo bat ikus dezakezue bere lanari buruz hitz egiten. Anfibioak eta narrastiak aztertzeaz arduratzen den zientziari HERPETOLOGIA esaten zaio. Gustoko duzue Xabierren lana?

ANFIBIOAK: ISATSDUNAK ETA ISATSGABEAK

Arrainak ikusi ostean Anfibioak aztertzeari ekin diogu. Aurkezpen honetan anfibio isatsgabe batzuk eta anfibio isatsdun batzuk ikusteko aukera duzue.

ZAKATZEN FUNTZIONAMENDUA

Hona hemen gaur klasean ikusitako zakatzen funtzionamenduari buruzko Power Pointa. Esan bezala Blogera igotzen dizuet eskura izan dezazuten. Eta badakizue Bloge-an agertzen den guztiaren inguruan galderaren bat egon daitekeela azterketan! ;)

2014-01-05

ANIMALI ORNODUNAK:ARRAINAK

Animalien ornodunen gaiarekin hasiko gara  eta lehenak ikusten hain ezagunak ditugun ARRAINAK izango dira. Ezagunak bai baina zenbat dakigu arrainei buruz? Nola arnasten duten adibidez, ze ugalketa mota duten, zertaz elikatzen diren , zeintzuk diren arrain mota nagusiak … Ez kezkatu guzti hori eta gehiago ikasiko baitugu!

 
Zer esan dezakezue bi arrain mota hauen inguruan?