Aurkitu dut bilatzen nenbilen webgunea. Sartu eta probatu ezazue dena den denbora izan ezkero klasean ere ikusiko dugu!!!
2012-10-24
Mekanografia
Teklatuari begira idazten duzu? Zenbat atzamar erabiltzen
dituzu teklatuarekin idazterako orduan?
Atzamar bakoitzak
posizio bat dauka teklatuan eta idazterako orduan 10 atzamarrak erabiltzea gomndatzen da. Teklatura ez begiratzea ordea, konplikatuagoa irudituko zaigu, hasiera batean
batez ere. Dena den praktikatu ezkero ezer ez da ezinezkoa eta horretarako
programa paregabea dugu interneten, ARTYPIST deiturikoa. Kurtso amaieran
denbora izan ezkero klasean praktikatuko dugu, bestela baduzue uda honetan beste
aukera polit bat! Anima zaitezte!
Hona hemen eskuen
kokapen egokia zein den erakuzten digun argazkia:
2012-10-21
Zelulak (ariketa)
Honako ariketa hau ere klasean egingo dugu. Arbela digitalean ikusiko ditugu hiru argazki hauek eta bakoitza zein zelula motari dagokion esan beharko duzue eta baita zenbaki bakoitzak zein organulu adierazten dabilen ere.
View more presentations from dbhsarean
2012-10-15
Felix Baumgartnerren jauzi ikusgarria
Felix Baumgartnerrek historia egin du 39.000 metroko altueratik jauzi
ikusgarria eginda. Austriarrak munduko hiru errekor hautsi ditu.
Egunero albisteak
ikusten dituzuenez badakit adi adi egon zinetela atzo jauzi ikaragarria ikusten!!!
Hemen usten dizuet bideoa berriz ikusi nahi izan ezkero!!! Aprobetxatuko dugu
gure atmosferaren zein geruzatatik salto egin zuen Australiarrak!! Eta geruza horri
buruz hainbat gauza ikusteko!!
2012-10-09
Suscribirse a:
Entradas (Atom)