Nahaste homogeneoak zer diren ikasi dugu
dagoeneko. Horiek ere beste izen batekin ezagutzen dira DISOLUZIOAK alegia. Hemendik aurrera nahaste homogeneo guztiei
disoluzio deituko diegu.
Eta zer dira DISOLBATZAILEA eta SOLUTUA
disoluzio batean? Oso errez ikusiko duzue, begiratu hurrengo argazkia eta klasean
komentatuko dugu!
Teklatuari begira idazten duzu? Zenbat atzamar erabiltzen
dituzu teklatuarekin idazterako orduan?
Atzamar bakoitzak
posizio bat dauka teklatuan eta idazterako orduan 10 atzamarrak erabiltzea gomndatzen da. Teklatura ez begiratzea ordea, konplikatuagoa irudituko zaigu, hasiera batean
batez ere. Dena den praktikatu ezkero ezer ez da ezinezkoa eta horretarako
programa paregabea dugu interneten, ARTYPIST deiturikoa. Kurtso amaieran
denbora izan ezkero klasean praktikatuko dugu, bestela baduzue uda honetan beste
aukera polit bat! Anima zaitezte!
Pasaden astean, gure
ikastetxeko DBH3-ko ikasleek Inguraldek Barakaldoko udaletxean antolatutako enpresari
gazteen lehiaketan parte hartu zuten. Azkeneko aste hauetan buru belarri aritu dira
lanean eta horren ondorioa saria irabaztea izan da. Sarituak Imanol, Iker G, Arrate, Iker P, eta Irati izan
dira. Jefte, Natalia, Zelai, Janire y Jessicaren taldea berriz
hirugarren geratu da! Zorionak zuei ere!
Telebistan eta guzti atera zarete!! Zeinen ondo
ematen duzuen kameren aurrean, profesionalak ematen duzue, bai horixe!
Hona hemen froga:
Gora gure
eskolako enpresari bikainak!! Txalo bero bat Blogetik!!