2014-11-24

Bihar iragarkiak aztertuko ditugu gure ZENTZUMENAK erabiliz!!!!!!

Laborategia atontzen duten bitartean gelan egingo ditugu hainbat pratika. Bihar telebistan agertzen diren hainbat iragarki ikusi eta aztertuko ditugu eta zuek ekarritako aldizkari eta egunkarietan agertzen diren irudiak izango ditugu aztergai. Gogoratu materiala ekartzeaz!!!!!


2014-11-21

Intsektuen sailkapena

Aste honetako praktika gelan egin dugu eta hainbat intsekturen morfologia eta izenak ikasi ditugu. Hemen dauzkazue emaitzak eta pasabidean ere ikusi ditzakezue.





DBH 3.mailakoak Zientzia astean!!!

Azaroaren bigarren asteburuan DBH3ko ikasle batzuk Alhondigara joan ginen Zientziari buruzko hainbat gauza ikasteko. Sumendiak, begia ,irudien ¨"tranpak".....oso ondo pasatu genuen!!!

2014-11-17

2014-11-03

Espermatofitoen sexu bidezko ugalketa

https://www.youtube.com/watch?v=7TokuZamtRc

Biharko praktikako protagonista izango naiz...


Biharko praktika gelan egingo dugu eta luze hitz egingo dugu animalia honi buruz, ezagutzen duzue???