2012-10-24

Ikasteko Teknikak

Aurkitu dut bilatzen nenbilen webgunea. Sartu eta probatu ezazue dena den denbora izan ezkero klasean ere ikusiko dugu!!!


 


tecnicas de estudio

Mekanografia


Teklatuari  begira idazten duzu? Zenbat atzamar erabiltzen dituzu teklatuarekin idazterako orduan?

Atzamar bakoitzak posizio bat dauka teklatuan eta idazterako orduan 10 atzamarrak erabiltzea gomndatzen da. Teklatura ez begiratzea ordea, konplikatuagoa irudituko zaigu, hasiera batean batez ere. Dena den praktikatu ezkero ezer ez da ezinezkoa eta horretarako programa paregabea dugu interneten, ARTYPIST deiturikoa. Kurtso amaieran denbora izan ezkero klasean praktikatuko dugu, bestela baduzue uda honetan beste aukera polit bat! Anima zaitezte!


Hona hemen eskuen kokapen egokia zein den erakuzten digun argazkia:


2012-10-21

Zelulak (ariketa)


Honako ariketa hau ere klasean egingo dugu. Arbela digitalean ikusiko ditugu hiru argazki hauek eta bakoitza zein zelula motari dagokion esan beharko duzue eta baita zenbaki bakoitzak zein organulu adierazten dabilen ere

2012-10-15

Felix Baumgartnerren jauzi ikusgarria

Felix Baumgartnerrek historia egin du 39.000 metroko altueratik jauzi ikusgarria eginda. Austriarrak munduko hiru errekor hautsi ditu.

 Egunero albisteak ikusten dituzuenez badakit adi adi egon zinetela atzo jauzi ikaragarria ikusten!!! Hemen usten dizuet bideoa berriz ikusi nahi izan ezkero!!! Aprobetxatuko dugu gure atmosferaren zein geruzatatik salto egin zuen Australiarrak!! Eta geruza horri buruz hainbat gauza ikusteko!!


2012-10-09

Urtaroak


Hona hemen urtaroak hobeto ulertzeko animazio polit bat!