2011-10-26

BURMUINA ENTRENATZEN I

FAMILIA NUMEROSA

Tengo tantas hermanas como hermanos, pero mis hermanas tienen el doble de hermanos que de hermanas. ¿Cuantos somos?




BURMUINA ENTRENATZEN


Askotan esaten dizuet burua erabili egin behar dela!Eta burua dela gure gorputzaren atalik baliotsuena! Zuetariko askok kirola egiten duzue gogoko duzuelako eta sasoi onean (forma onean)egoteko. Modu horretan gorputzeko muskuluak edo giharrak entrenatzen dituzue. Eta burua? Nola entrenatzen duzue burua? Zuen adina nuenean irakasle batek gauza bera esaten zigun beti eta noizbehinka asmakizun batzuk bidaltzen zizkigun, burua sasoi onean mantentzeko! Eta gauza bera egitea pentsatu dut! Ze iruditzen? Animatzen zarete? Noizbehinka asmakizun batzuk edo logikako joko batzuk jarriko dizkizuet Blogean eta erantzunak dbhsarean@gmail.com helbidera bidali ahal dituzue!! ANIMATU ZAITEZTE!


2011-10-23

CROCODILE CLIPS

Crododile clips elektrizitate eta elektronika simuladore bat da. Zer esan nahi du horrek? Edozein zirkuitu tailerrean eraiki aurretik ordenagailu bidez frogatu dezakegula bere funtzionamendua. Klasean DBH3-koekin elektrizitatea piskat landu ostean erabiliko dugu, eta DBH2-koek denboraren arabera. Dena den interesatuak zaudeten guztiontzat link bat usten dizuet deskargatu dezazuen. Eta edozein galdera izan ezkero ez izan zalantzarik eta galdetu, badakizue non nagoen.


Crocodile Clip deskargatzeko



2011-10-17

ESKALAK: ARIKETAK

klasean ez dugu aukerarik izan eskalei buruzko pare bat ariketa egiteko eta badakizue zergatik, uste dut ez dagoela esan beharrik. Dena den prestatuta nituenez blogean igotzen ditut interesa duten horiek aukera izan dezaten. Erderara itzuli ditut ere. Galderak badituzue badakizue non nagoen.
View more documents from dbhsarean

2011-10-14

IT TXARTELAK : WORD (ZORIONAK)

Zorionak!!!! Izugarri poztu naiz gaur lehen orduan zuetariko batzuk gainditu duzuela esan didazuenean!!Gainditu baduzue merezi duzuelako izan da!! Hemendik gutxira beste IT txartel bat lortu behar dugu!!! Animo eta Zorionak berriz ere!!

Gainditu ez duzuenok EZ ETZI!!! Berriz saiatu eta listo!




2011-10-11

IT TXARTELAK: WORD


ZORTE ON!! Aste honetan zuetariko batzuk It txartelen lehen azterketa egingo duzue! Animo guztioi eta ez ahaztu It txartelak ateratzeko sekretu bakarra: praktikatzea, praktikatzea eta praktikatzea da. Espero dut hurrengo sarrera batean ZORIONAK eman ahal izatea! 


2011-10-10

NOLA ERABILI KALIBREA

Hurrengo egunean gaia bukatzeko falta zaizkigun pare bat gauza ikusiko ditugu. Horietako bat kalibrea edo Pie de rey deituriko tresna nola erabili ikusiko dugu. Ez dauka inongo misteriorik baina bideo batek beti lagunduko digu hobeto ulertzen.

OBJEKTU BATEN BISTAK AURKEZPENA


Zuetariko batzuk klasean ikusitako beste aurkezpen hau igotzeko eskatu zenidaten. Esan eta egin! lagungarria izatea espero dut benetan!
Objetu baten bistak aurkezpena
View more presentations from dbhsarean

2011-10-05

ELEKTRIZITATEAREN MUNDU INTERESGARRIA


Zenbat gauza interesgarri dituen elektrizitate gaiak eta ze gutxi ikusteko aukera izango dugun! Hemen usten dizuet Webgune bat. Oso ondo dago, gauza interesgarriak ditu, inongo zailtasunik gabe eta era dibertigarri batean azalduta! Jokoak ere badituzue! Benetan pena merezi du! erdaraz dago.